EMAKUMEZKO ATLETAREN TRIADA

Anne nutrición
Anne nutrición

Dietista - Nutrizionista

Anne nutrición
Anne nutrición

Dietista - Nutrizionista

Barbara Drinkwater Amerikako Kirol Medikuntza Ikastetxeko (ACSM) lehen presidente hautatu zuten 1988an. Honi esker, Atleta emakumezkoen triada hasi zen emakumeek kirol-jarduera maila guztietan hobetzeko ikerketan eta tratamenduan lekua hartzen. Kirol batzuetan beste batzuetan baino gehiago, gorputzaren irudia borroka bat izan da, baina zorionez emakume atleta arrakastatsuak tamaina eta forma guztietan topa ditzazkegu.

Atleta emakumezkoen triada 1992an síndrome gisa definitu zen lehen aldiz, jarduera fisikoa egiten zuten emakume gazte eta helduei gertatzen zitzaiena, elikadura portaera nahasmendu, amenorrea eta osteoporosia eraginez. Hala ere, definizio horrekin kirolari asko diagnostikatu gabe geratu ziren, elikadura portaeran nahasmendurik ez izateagatik, eta arrazoi hori bera dela eta, ACSMk 2007an egindako adierazpen batean honela definitu zuen atleta emakumezkoaren triada: "Eskuragarritasun energetiko (elikadura portatera nahasmenduarekin edo gabe), funtzio menstrual eta hezur-dentsitate mineralaren arteko interrealazioa"; epe luzera sintoma larriak eragin ditzakeena, hala nola, amenorrea funtzional hipotalamikoa edo zentrala eta osteoporosia. Ez da beharrezkoa hiru ezaugarriak aldi berean ematea sindromea diagnostikatzeko

Hiru eragile horiek elkarren artean lotura estua azaltzen dute, baina nahasmendu hau normalean elikadura desegoki edo gutxiegi batek eta jarduera fisiko gehiegi egiteak sortzen duten energia-gutxiegitasunagatik hasten da. Eskuragarritasun energetikoak hezur-dentsitate mineralari eragin diezaioke era zuzenean bitamina eta mineralen faltagatik, edo zeharka, hilekoaren disfuntzioak eragiten duen efektuaren bidez. Azken honen arrazoia, denborarekin energia-urritasun batek ardatz gonadotropikoa alda dezakeela da, estrogenoen jarioa geldiaraziz eta azkenik, hilekoaren nahasmendua eta hipoestrogenismoa eraginez. Estrogeno horiek ez izateak hezur-dentsitate minerala murriztea eta osteoporosia eragiten du sortutako efektu fisiopatologikoengatik, eta estrés bidezko hausturak izateko arriskua areagotzen du.

Irudian (azpian) triadaren ezaugarri bakoitzak betetzen duen espektroa antzeman daiteke, atleta emakumezko ideal eta osasuntsu batetik (goiko eskuineko triangelua) sindromea duen atleta batera (beheko ezkerreko triangelua).

Gaur egun, emakume kirolarien kopurua urtetik urtera handitzen doa eta erronka eta eskakizun fisiko zein psikologikoak eta gaiari buruzko ezagutza urria dela eta, beharrezkoa dirudi heziketa ona ezartzea kirol-entrenatzaile, fisioterapeuta, sendagile, dietista eta nutrizionistaz osatutako diziplina anitzeko eremu batean, bai eta atleteta eta haien senideen artean ere. Prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra funtsezkoak dira esku-hartze egokia bermatzeko. Diziplina anitzeko taldeak arreta jarri behar du arriskuan dauden atleten hezkuntza, aintzatespen eta tratamenduan, etorkizunean konplikazio larriagoak izateko aukerak murrizteko. "Ihar kirola" egiten dituzten eta pisu edo estetika kategoriak kontutan hartzen duten atletek, balletak, gimnasiak edo erresistentzia-lasterketak kasu, bizpahiru aldiz arrisku handiagoa dute beste kirol-mota bat egiten dutenek baino. Eliteko atletetan, elikadura portaera nahasmendua izatearen prebalentzia, hala nola anorexia-nerbiosoa (an) edo bulimia-nerbiosoa (bn),% 13.5ekoa da; atletak ez direnen artean, aldiz,% 3,1ekoa; eta gauza bera gertatzen da hileko-arazoak izatearen prebalentziarekin, ihar-kirolak egiten dituzten atletetan eta gainerako atletetan,% 79 eta% 12, hurrenez hurren.

Triadaren kudeaketa diziplina anitzekoa da, eta beraz, osasunaren arloko profesional, entrenatzaile eta familiaren arteko lankidetzak garrantzi handia hartzen du. Emakumezko atletaren triada osatzen duen prozesu fisiopatologiko hori edozein emakume aktiborengan ager daiteke, edozein adin eta kiroletan; beraz, arreta handia jarri behar da emakumezkoek osatzen duten taldean.

Eskuragarritasun energetikoa triada sindromearen hasiera fokua denez, kirolariaren balantza energetikoari dagokionez kontrol zorrotza burutu behar da, organismoak behar bezala funtziona dezan makro eta mikronutrienteei dagokienez gorputzak behar duen erregaia jasotzen duela bermatzeko. Honek ez du esan nahi merkatuko ultra-prozesatuak kaloria-ekarpen handia dutenez, produktu horiez elikatu behar direnik; izan ere, lehen esan dudan bezala, emakume amenorreikoek dilatazio arterialaren ahalmena murriztuta dute, eta arteroesklerosia eta arazo kardiobaskularrak izateko arriskua areagotzen da. Beraz, elikadura dietista nutrizionista batek kontrolatu beharko du, paziente bakoitzaren entrenamenduari dagokionez dieta ahalik eta osoena, orekatuena eta egokiena izan dadin. Aldi berean, kontuan hartu beharko da atletek ez dutela goserik sentitzen ariketa-saio bizien ondoren, eta orduan, momento horretan sentitzen duten apetituari baino gehiago, elikadura-planak dieoenan oinarritu behar dira era disziplinatuan.

Gainera, inpaktu eta erresistentziako kirolak egiten dituzten atletetan, astean 2-3 indar-entrenamendu egitea gomendatzen da, osteogenesian eragindako efektu positiboa dela eta, hezur- mineral dentsitatean lagunduaraziz.

Agian ere interesatuko zaizu...