Ariketa fisikoa egiteak ez du albo-ondorio eta arrisku mediko-nutrizionalak izatetik salbuesten, zenbait gomendio betetzen ez badira behintzat. Batez ere, oso ohikoak dira deshidratazio larri eta hiponatremia kasuak lehiaketa bitartean eta ondoren, edota heste-mailako nahasmenduak ere.
DESHIDRATAZIOA
Egoera honetan, gorputzeko homeostasia uraren eta ioien galeraren ondorioz aldatuko da. Aldakortasun hori ariketaren intentsitatearen, iraupenaren eta inguruneko faktoreen araberakoa izango da, hala nola tenperatura, hezetasuna, haizea eta erradiazioaren araberakoa.
Izerdia (energiaren bero gisa) organismoak termoerregulatzeko eta azala hozteko duen mekanismoa da, barneko nukleoa berotzea saihesteko. Kirolaria behar bezala hidratatzen ez denean, hpobolemia hperosmotikoak eragindako deshidratazio-egoera batera irits daiteke, izerdia plasmarekiko hiperosmotikoa baita. Egoera horietan, gorputzak izerdia sortzeko duen gaituna mugatu, barne beroketa eragin eta bero-kolpe bat jasateko arriskua handitzen da.
Deshidratazioak (gorputzaren pisuaren %2.ko galera lidoan) eragina du sistema organikoen erregulazio eta kirol errendimenduan:
- Muskuluan, energia modu aerobikoan lortzeko gaitasuna gutxitzen da.
- Kirolan zehar sortutako azido laktikoa ez da ongi ezabatzen.
- Muskulu indarra murrizten da.
Ondorioak areagotu egiten dira, deshidratazio-maila handitzen den heinean, eta buruko min handiak, kalanbreak, muskulaturaren uzkurdura iraunkorra, komo edota heriotza ere eragin ditzake.
Deshiratazioa % 2-3koa izaten hasten denean, errendimendua murriztearen lehen ondorioak somatzen hasten dira. Tenperatura 0.3ºC/1L likido galerako handitzen da. Organismoa 39ºC-ra iristen denean, errendimendua nabarmen jaisten da. Deshidratazioa% 5 ingurukoa denean, gurputzeko egoera anaboliko/ katabolikoari eragiten dio, kortisol maila handitzen eta gorputza estres egoera batean sartuaraziz. Azkenik, % 9-12ko likido galera batek heriotza dakar.
Ahaleginaren pertzepzioak sistema organikoen koordinazioa aldatzen du, urdail-hesteetako sintomatologia areagotuz, digestio-arazoak eraginez lehiaketetan edota entrenamenduetan zehar eta ondoren.
Beroa dagoenean kirola egiteak glukogeno muskularraren erabilera areagotzen du, ondorioz, nekearen agerrera azkartuaraziz.
Oso garrantzitsua da aipaturik horietako edozein faktore saihestea,izan ere, kirolaren errendimendua puntualki jaisteaz gain, kirolariaren osasunerako arriskutsua izan baitaiteke.