IDORRERIARIK?

Anne nutrición
Anne nutrición

Dietista - Nutrizionista

Anne nutrición
Anne nutrición

Dietista - Nutrizionista

Idorreriaren ezaugarri bereizgarria gorozkien kopuru eta pisuaren murriztea da, sarritan gorozkien ehundura gogorrarekin lotzen dena. Sabelustea minik gabea izan behar du, ez du gehiegizko ahaleginik suposatu behar eta erabatekoa izan behar du. Batzuetan sabelaldeko kalanbre, haize-min, buruko min, suminkortasun eta jateko gogorik ezarekin lotuta doa. Hona hemen gomendio dietetiko batzuk:

  • Zuntz askoko elikagaien kontsumoa handitu: landare jatorrizko elikagai guztiak.
  • Likido ugari edan (egunean gutxienez 5 baso ur, infusio edo gantzik gabeko saldak).
  • Elikagaiak edo oso hotzak edo oso beroak hartu, hesteen mugimendua pizteko.
  • Pasta ondo egosi, digestio-arazorik sor ez dezan, eta saiatu baguette erako ogi laberatu berria, barazki haizetsuak eta animalia-jatorriko osagai koipetsuekin prestatutako lekaleak saihesten (hobe barazkiekin, arrozarekin edo patatarekin prestatzea).
  • Lekaleak denbora luzean beretzen jartzea (8 ordutik gora) eta irakinaldia egosketaren erdian apurtzeak flatulentzia sortzeko aukera murrizten du.
  • Taninoetan aberatsak diren elikagaiak ez kontsumitu (idorgarriak): sagarra, irasagarra, ardo beltza, tea, etab.

Halaber, oso garrantzitsua da jarrera-higiene egokia izatea gorozkiak kanporatzea errazteko, irudian adierazten den bezala.

.

Agian ere interesatuko zaizu...