ELIKADURA ETA HANTURA-EGOERA

Anne nutrición
Anne nutrición

Dietista - Nutrizionista

Anne nutrición
Anne nutrición

Dietista - Nutrizionista

ELIKADURA ETA HANTURA-EGOERA

Ba al dago loturarik gizabanako batek eraman dezakeen elikaduraren eta bere organismoan sortzen duen hantura-egoeraren (inflamazioaren) artean?

Badira sistema immunitarioan eragina izan dezaketen edo modulatu dezaketen faktore nutrizionalak, baina aldez aurretik, obesitatea duten pertsonen organismoan gertatzen dena azaldu nahi dut, kasu horietan elikadurak hartzen duen garrantzia nondik datorren ulertutzeko eta baita prebentzioan ere.

Obesitatea, gorputzeko gehiegizko gantzak ezaugarritzen duen faktore anitzeko gaixotasun kronikoa da, eta eragin handia du gizabanakoaren erikortasunean eta hilkortasunean.

Gantz-ehunak proteina prokoagulatzaile jakin batzuen gehiegizko adierazpena du, glizerol eta gantz azido askeen askapen handiagoa, baita adipokinen (leptinak, TNF, IL-6) ekoizpena eta jariaketa, tokian edo maila sistemikoan efektu proinflamatorioa eragiteko ahalmena dutenak.

ADIPOKINA hauek alde batetik, karbohidrato eta koipeen metabolismoa erregulatzeko gai dira, eta bestetik, obesitatearen berezko alterazio metaboliko jakin batzuk eragiteko. Horrek azaltzen du paziente obeso batek intsulinarekiko erresistentzia, Diabetes Mellitus 2 (DM2), HTA eta dislipemia aterogenoa izateko arrisku handiagoa duela. Komorbilitate horiek guztiek azalduko lukete paziente gizenek arterosklerosia eta gaixotasun kardio baskularra izateko arrisku handiagoa dutela.

Zenbait azterlanek iradokitzen dute zenbait elikagairen kontsumoak efektu antiinflamatorioa dutela, baita elikagai-patroi egokia eramatea ere oso garrantzitsua izan daiteke tratamenduaren atal handi gisa, biomarkatzaile horien adierazpenean eta jariakinean eraginez, eta horrek hantura-egoeran (inflamazioan).

Zenbait azterlanek agerian utzi dute lotura dagoela zenbait adipokinaren gehiegizko adierazpenean obesoen gehiegizko gantz ehunagatik eta egoera horri dagozkion zenbait gaixotasun metabolikoren artean.

  • Obesitatea edo DM2 duten banakoek TNF kontzentrazio plasmatiko altuagoak ageri dituzte, normopesoan dauden banako osasuntsuakin alderatuta.

Adipokinen askapen handi eta jarraituek egoera inflamatorio sistemikoa eragiten dute, komorbilitate metabolikoak agertzeko arriskua areagotuz, eta horrekin batera, gaixotasun kardiobaskularrarekin zerikusia duten gertakizunen arriskua ere.

Gainera, obesitate eta sindrome metabolikoarekin lotuta adipokina-kontzentrazioak aldatzeaz gain, nabarmentzekoa da ere hantura-markatzaileen kontzentrazioen gorakada (C proteina erreaktiboa: PCR, selektinak, atxikitze-molekulak), gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskuan oso adierazgarriak dierenak.

Beraz, esan daiteke lotura estua dagoela gantz-ehunaren edo gehiegizko gantzaren eta hanturaren artean?

Bai, argi eta garbi. Aipatutakoaz gain, badirudi gantz-ehunak funtzio FAGOZITARIO eta MIKROBIZIDA dituela. Horren arrazoia gantz-ehun zurian dagoen zelula-edukia da: adipozitoak, aurreadipozitoak, fibroblastoak, zelula endotelialak eta makrofagoak.

Obesitatean adipozito helduen hipertrofia eta hiperplasia ematen da eta efektu hau neurri batean itzulgarria izan daiteke.

  • Modu honetan, pisu galera neurrigarri bat adipozitoen tamaina murrizteari, ehunaren makrogafoen bidezko infiltrazioa murrizteari, adipozitokinen eta makrofagoak biltzen dituzten beste substantzia batzuen ekoizpen eta jariakina murrizteari lotuta egongo litzateke. Bide batez, hantura (inflamazio) markatzaile sistemikoen hobekuntza bat suposatuz.

Eta nola modulatu dezakegu hanturazko erantzuna (erantzun infamatorioa)?

Hantura (inflamazioa) infekzio, zauri edo faktore proinflamatorio batekiko esposizio kroniko batek eragin dezake; esate baterako, osasungarria ez den dieta bat jarraitzeak.

Hanturazko prozesuaren modulazioak berebiziko garrantzia izan lezake baldintza horien prebentzioan eta kontrolean.

Gaur egun, nutriente edo elikagai jakin batzuek hantura modulatzeko izan dezaketen paperari buruzko ebidentzia nahikoak ditugu. Nutriente batzuek ahalmen antiinflamatorioa dute, beste batzuk proinflamatorioak diren bitartean. Beraz, oso garrantzitsua da jakitea zein diren hantura modulatzeko gai diren nutrienteak eta zein kantitatetan kontsumitu behar diren obesitatea eta bere komorbilitateak prebenitu eta tratatzeko. Hala ere, nutriente eta elikagai askok eragin dezaketen efektu onuragarria edo zuzeneko harremana ez daude argi, ezta mozkina zein dosi zehatzetan gertatzen den ere.

Modu globalagoan hitz eginda, kontuan hartuta ohiko elikaduran ingesta kalorikoak eta makronutrienteen banaketak funtsezko eginkizuna dutela balantza energetikoan eta gorputzaren pisuaren kontrolean, berebiziko garrantzia izango du obesitate eta horren konplikazioen tratamendu bezala estrategia dietetiko bat ezartzea murrizketa-kaloriko batekin.

Murrizketa-energetikoa bera, antiinflamatorioa izan daiteke sirtuinen bitartez, energia-hornidura mugatua dagoenean aktibatzen direnak, eraginkortasun metabolikoa hobetuz eta NF-κB inhibizioagatiko hanturazko erantzuna (erantzun inflamatorioa) murriztuz.

Gure ohiko dieta osatzen duten makronutrienteei erreparatuz gero, ikusi ahal izan da karbohidrato bidezko neurrizko ahoratzeak, zuntz askoko elikagaien kontsumoarekin batera (gorputzaren pisua eta profil gluzemikoa hobeto kontrolatzearen efektua nabarmentzen da, bai eta profil lipidikoaren hobekuntza bat ere, zitokinen eta beste hantura-markatzaile batzuen ekoizpenean eraginez), eragin onuragarria izan lezakeela egoera inflamatorio eta metabolikoan obesitatea edo diabetesa pairatzen duten banakoetan, karbohidratoen bidezko gehiegizko ahoratzeak hanturazko egoera bateko biomarkatzaileen adierazpena suposatzen duen bitartean.

Proteinari dagokionez, eragin termogeniko handiena duen makronutrientea da, eta gainera, dietaren eduki proteinikoak asetasuna areagotu eta ingesta-kalorikoa gutxiagotu dezake.

Gantz-azido ase eta trans gantz-azidoaen kontsumoak hanturazko prozesu (prozesu proinflamatorio) bat garatzea eragin dezakete, profil lipidiko aterogeniko bat izatera bultzatuz, DM2 eta gaixotasun kardiobaskurra izateko arriskua areagotuz sortutako mekanismo proinflamatorioen bidez.

Aldiz, gantz-azido aseak gantz-azido monoasegabeekin ordezkatzeak eragin onuragarria du profil lipidikoan, kolesterol-LDL eta Triglizeridoen kontzentrazioak murriztuz eta kolesterol-HDL kontzentrazioak altu mantenduz, arteriosklerosiaren prebentzioan jardunez. Gantz-azido monoasegabe horiek oliba-olioan, fruitu lehorretan, hazietan eta arrain urdinetan topatzen ditugu batez ere, ALA, EPA eta DHA izenez oso ezagunak ditugunak. Prostaglandinen eta leukotrieno proinflamatorioen ekoizpena murrizten dutela ikusi da.

LABURBILDUZ,

Arestian aipatutako faktore guztiak direla eta, dieta mediterraneo batek (Oliba olio extra birjina, fruitu lehor, fruta, barazki, arrain eta zereal integral asko kontsumitzea eta haragi eta gantz-azido trans gutxi kontsumitzea ezaugarri duena) obesitatea eta haren komorbilitateak, sindrome metabolikoa eta gaixotasun kardiobaskularra bezalako patologien aurrean babesteko eginkizuna izango luke, onuragarria izan baitaiteke erantzun immunitarioaren modulazioan. Horrek garrantzi berezia du gehiegizko erantzun-inmunitarioa duten gizabanakoengan, hala nola elikadura-alergietan, hanturazko gaixotasun kronikoetan eta gaixotasun autoimmuneetan. Litekeena da nutrizioak hantura-prozesuetan duen rolak eragin handiagoa izatea prebentzioan egoeraren ebazpenean baino. Nutrizioak sendoagoa egin dezake kontrol homeostatikoaren erantzuna, eta gehiegizko erantzun akutuak izateko edo kroniko bihurtzeko arriskua murriztu dezake, indartsuago bihurtuz eta bakterio, birus, alergeno, toxina eta kaltetutako ehunei aurre egiteko gaitasuna handituz, besteak beste.

Agian ere interesatuko zaizu...